II. Berdintasun Plana
2022. urterarte hainbat jarduera planifikatu dira gure erakundearen Berdintasunaren aldeko apustua areagotzeko.
Berdintasunaren aldeko kudeaketa beti egon da Izan Fundazioaren oinarrian. Horren adibide dira orainarte garatutako hainbat ekintza:
- Programen zuzendaritza emakume baten esku.
- Langileen artean emakume eta gizonezkoen arteko oreka: %54,55 emakumezkoak eta %45,45a gizonezkoak.
- Datuak kudeatzeko garaian emakumezkoak eta gizonezkoak bereizten dituen sistema informatikoa, bakoitzaren ezaugarriak aztertzearren, beti ere berdintasunaren ikuspegitik.
- Sexuarengatik diskriminazio eza erakundearen xede, ikuspegi eta bailioetan.
- Hizkuntzaren eta irudien erabipen ez sexista.
Izan Fundazioaren II. Berdintasun plana 4 ardatza eta helburuetan oinarritzen da:
1. Berdintasunerako antolaketaren kultura: berdintasunarekiko konpromezua erakundearen kultura bezala.
2. Osasun Laborala: Laneko ingurumen osasuntsua eta arriskurik gabekoa bermatzea.
3. Pertsonen kudeaketa: Tratu eta aukera berdintasunak bermatzen dituzten prozesu batzuek sistematizatzea.
4. Programak eta generoa: Izan Fundazioaren zerbitzuetan genero ikuspegia barneratzea.