Edozein atsekabearen aurrean beti sendo
Bizi dugun osasun krisiak gure gizartearen oinarri guztiak astindu ditu. Gure erakundea gizartean gertatutako aldaketetara egokitu izan da beti, eta dudarik gabe, momentu honetan bizi duguna horietako momentu bat da.
Profesional guztiak egun hauetan ere lan eta lan airi dira adikzio arazoak dituzten pertsonei eta haien familiei arreta ematen. Zenbait kasutan, gure egoitzazko zentroetan, eta eguneko zentroen kasuan, teknologia berriak edo komunikazio tresna desberdinak aprobetxatuz. Une zail hauetan "normaltasuna" eskaintzen saiatzen ari gara. Arreta egunerokoa eta etengabea da eta horrela izaten jarraituko du.
Erabiltzaile askok hilabeteak daramatzate errehabilitazio prozesuan. Konfinamentuak, zalantzarik gabe, estresa handia eragiten du eta horrek zailtzen du pertsona horien prozesua. Gogoratu behar dugu adikzioa funtsean emozionala dela, non emozioak gaizki kudeatzen diren. Emozio hauei irtenbide egokia ematea erabiltzailearen, bere familiaren eta gure profesionalen zeregina dira. Dudarik gabe, bakoitzaren onena emateko unea da.
Erabiltzaileei eta haien familiei gure txaloak eta errekonozimentua.
ANIMO!!