-
Boluntarioei eskeinitako prestakuntza saioa
Boluntariotza
IZAN Fundazioak garatzen dituen programen boluntarioen kolektiboa oso heterogeneoa da. Alde batetik, akademikoki kualifikatutako gazteak (psikologoak, Terapia Familiarreko masterraren ikasleak...) esku-hartze zuzeneko aktibitateetan parte hartzen dutenak; bestetik adinekoek lan osagarrien ardura beren gain hartzen ohi dutenak (telefono-arreta, lan administratiboa...).
Erakundearekin kolaboratzeko gutxieneko konpromiso bat beren gain hartzea da sartzeko eskatzen zaien baldintza bakarra (eskuragarri jartzen duten denbora, erregulartasuna, jarraikortasuna...).
Boluntarioen partehartzea ezinbestekoa da, izan ere erabiltzaileentzat erreferentzizko pertsonetan bihurtu bait daitezke, ezerren truke beraien Laguntza eskeintzen bait diete.
Gure erakundeak boluntazioen prestakuntza eta trebakuntza bultzatzen du eskeintzen duten arreta kalitatezkoa izan dadin.
IZAN Fundaziotik honako alor hauetan boluntario edo boluntaria izateko aukera eskeintzen dizugu:
- Arreta Telefonikoa
- Lan Administratiboa
- Baratzezaintza
- Ekonomatua
- Jarraipen/Segimendua
- Erabiltzaileekiko eskuhartzean laguntza
- Aisialdia
- Eskuhartze familiarra - Autolaguntza
Zure denbora eskeiniz laguntzeko interesa baduzu “BOLUNTARI@ IZAN NAHI” formularioa bete dezakezu edo 943 27 39 00 telefonora deituaz.
Boluntari@ izan nahi?
Bidali zure datuak eta harremanetan jarriko gara: