Bisita instituzionala Arrimu programara
Arrimu programak Eider Mendoza Gipuzkoako Diputatu Nagusiaren eta Maite Peña Zaintza eta Gizarte Politikako diputatuaren bisita jaso du. Topaketa honetan, gure lana eta laguntzen ditugun pertsonengan duen eragina gertutik ezagutzeko aukera izan dute.
Izan Fundazioa-tik eskerrak eman nahi dizkiogu Gipuzkoako Foru Aldundiari gure lanarekiko erakusten duen konfiantzagatik. Babes hau funtsezkoa da inklusioarekin eta ongizate sozialarekin dugun konpromisoan aurrera egiten jarraitzeko.
Lanean jarraituko dugu, gehien behar duten pertsonentzako laguntza eta babesa indartuz, eta gizartean eragin positiboa duten proiektuak sustatuz.