Bai Sarearen 3. biltzarra
BAI SAREA osatzen duten enpresa eta entitateek, gurea barne hirugarren batzarra ospatu zuten abenduaren 12an Orona Ideon, Hernanin, eta bertan aurkeztu genituen sarea 2018ko martxoan jaio zenetik egin dugun elkarlan eta parte-hartze lanaren fruituak.
Sarearen Komunikazio taldean parte hartzen dugu eta Izaskun Landaida, Emakunderen Zuzendari Nagusiarekin eta Ainhitze Etxeberria, Oronako Langileen eta lanbide garapenaren kudeatzailearekin batera prentsaurrekoa eskeini genuen.
BAI SAREA 63 erakundek osatzen dute, eta erakunde horiek Emakundek ematen duen Berdintasunerako Laguntzaileen bereizgarria dute. Sarearen helburua lankidetza-espazio bat izatea da, entitate desberdinetako berdintasun-planek lan-merkatuko genero-arrakalak murrizteko duten eragina biderkatzeko.
Ekitaldiaren Bideo Laburpen bat duzue hurrengo estekan: