Erakundeetan Berdintasuna Sustatzea
Kaixo,
Atzo ospatu ziren Oronan Gipuzkoako Foru Aldundiak eta SIISek (Gizarte Zerbitzuei buruzko Dokumentazio Zentroa) antolatutako Jardunbide Egokien IV. Jardunaldiak.
Aurtengo gaia "Berdintasunaren sustapena erakundeetan" zen. Mahai-inguru batean parte hartzera gonbidatu gintuzten, eta bertan gure ibilbidea eta berdintasunarekiko konpromisoa azaltzeko aukera izan genuen, bai eta praktika on bat ere. 2020an 8Mko ospakizuna aukeratu genuen, gure programen erabiltzaile emakumeen lehen errekonozimendua izan zena. Egun horretatik aurrera, ekimen berriak sortu dira, hala nola emakumeentzako talde espezifikoak sortzea, Hernaniko Kultur Plaza Feminista bisitatzea edo Irudi Biziak elkartearekin elkarlanean bi film proiektatzea.
Agur bero bat.