Berdintasunaren aldeko VIII Asanblada
BAI SAREAk zortzigarren batzarra ospatu zuen atzo Bilbon, eta bertan parte hartu dugun erakundeok pozik agertu gara sarea sortu zenetik igaro diren lau urtetan egindako aurrerapenekin. BAI SAREA 72 enpresa eta erakundek osatzen dugu. Enpresa eta erakunde horiek guztiek, gurea barne, Berdintasunerako Lankidetza bereizgarria dute, Emakundek ematen diena, eta bere baitan berdintasun-planak eta -diagnostikoak egin ditugu.
Batzarra oso dinamikoa eta atsegina izan zen, talde-lanekin, tresna berrien aurkezpenarekin eta berdintasunaren aldeko “a priori” enpresa bati buruzko parodia bat egin zuen bakarrizketa egile baten parte-hartzearekin. Gipuzkoatik Bilbora bidaia Orona, Berria egunkaria eta Erroak Sartu sarekideekin partekatu genuen.
Azken gomendioa. Netflix-eko “Intimidad” seriea.